Aldako kristaldegia

2016 urria.
Kristalaren esentzia oinarri hartuz garatutako proiektua, bezero berezi batzuentzat. Hasieran lokalaren osotasuna tailer erabilerak hartzen bazuen ere, behar berriei aurre egiteko lokala bitan banatu zen, atzealdean tailerra, garai eta makinaria berriei egokitua; aurrealdean denda, kristalaren erabilera anitzen erakusleiho.